Leioa udalerriko mugimendu feministak goizetik hasi da lanuzteen eta mobilizazioen berri emanez. Goizeko 10:00etan osasun-etxeko parkingean batzeko deia eginda zeukaten, kotxe-karabana egiteko herrian zehar. 11:00etan, Algortarako bidea harttzeko asmoa zeukaten kotxez, "Telletxe plazan, Uribe Kostako emakume feministakaz batzeko".
Udalak eta Andrak elkarteak, bere aldetik, 11:00etan, Iparregirre Etorbideko ohiko kontzentrazioa egin behar dute; urteroko adierazpena irakurriko dute bertan. Ondoren, Andrak elkarteko emakumeek urteroko bazkaria burutuko dute.