Gaur, martxoaren 8an, greba feministagaz bat eginez, musikagaz, fakultatez fakultate ibili dira ikasleak, emakume orori plantora batzera gonbidatuz. Horretan zebiltzala, Osasungintzako Fakultatean sartu eta Kirurgiako departamentura urreratu dira. "Bertoko sailburuagaz lehenagotik arazoak izan ditugunez, bere atera hurbiltzea erabaki dugu. Horren ostean, bere erantzuna zuzenean gu erasotzea izan da", salatu du Leioako Mugimendu Feministak. Datozen gunetan mobilizazioak egongo direla iragarri dute.