Euskaraldia

Euskararen erabilera “aktibatzeko” hitzaldia egingo dute eguenean

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 17a, 10:55

Arrate Illarok aktibazio-hitzaldia emango du Leioan

Euskararen erabilera areagotzeko 11 egunez euskaraz hitz egitea da Euskaraldiaren helburua. Arrate Illaro Euskaraldiaren koordinatzaileak aktibazio-hitzaldia emango du eguenean, 19:00etan, Errekaldeko nagusien etxean (Errekalde plazan).

Berbodromoa, Leioako Euskaraldian

Berbodromoa antolatu dute apirilaren 25ean, Sakoneta kiroldegian. Euskararen erabilera indartzeko ekimen hori hiru saiotan egingo da: 10:30ean, 17:00etan eta 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun