Berbodromoa egingo dute eguaztenean Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 23a, 14:34
Duela urte bi egindako berbodromoa Leioan, artxiboko irudian.

Eguazten honetan, apirilak 25, berbodromoa egingo dute Leioan, herriko euskaldunak eta euskara ikasten dabiltzanak harremanetan jartzeko asmoz. Hiru saio egingo dituzte Sakoneta kiroldegian: bata 10:30ean eta beste biak arrastiko 17:00etan eta 19:00etan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurretik izena eman beharko da 688 850 129 telefonora deituta edo mezu bat bidalita berbaldun.leioa@gmail.com emailera.

Berbodromoa 16 urtetik gorako euskaldunei eta euskara ikasten dabiltzanei zuzenduta dago. Sakoneta kiroldegian egingo dute, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiakaz zehaztuko dituzte taldeak. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, berriketa lasaian kafea hartuz.

Askotariko gaiak egongo dira aurten berbagai, eta bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, berbakidez ere aldatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun