Hala, Javier Mariano Landeta Garcíak segituko beste legealdi batez Leioa Kirol Elkarteko presidentetzan. Hauteskunde-prozesua joan den martxoaren 26an hasi zen eta hilabete bat beranduago amaitu zen, apirilaren 26an, hauteskunderik egin behar barik. Bertatik atera da zuzendaritza berria:
- Presidentea: Javier Landeta.
- Presidenteordea: Jesús Juste.
- Idazkaria: Juan Luis Etxebarria.
- Diruzaina: Margarita Landeta.
- Batzarkideak: José Ignacio Azkueta, Iván Crespo, Josías Valdivielso, José Ramón Mendieta, Peio Urrutia, Xabier Etxebarria eta Manuel Villa.
2014ko ekainean ere zerrenda bakarra izan eta klubeko kideek ez zuten botorik eman; Landetak Josean Basauri aurreko presidentea ordezkatu zuen orduan.
Javier Mariano Landeta García Zientzia Matematikoetan lizentziaduna da. Leioako futbol-taldeko presidentea izateaz gainera, Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria da iaztik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailean.