Lekukoek 112 zerbitzura deitu zutenean iragarri zuten motorzale bat, emakumezkoa, errepidean zegoela, konorterik barik eta ziurrenik hilda, eta bestea, gizonezko gidaria, Trueba ibaira erorita zegoela. Zerbitzu medikuak hurreratu zirenean, gizonaren eta emakumearen heriotza egiaztatzea besterik ezin izan zuten egin.
Lehenengo ikerketen arabera, badirudi gidariak motorraren kontrola galdu zuen. Espainiako Gobernuak Burgosen daukan Azpiordezkaritzak zabaldu zuen zendutako motorzaleak Leioako auzokideak zirela.