Aurretik ere jarduerak egiten dituzte: Euskal Jaiaren bosgarren edizioa egingo dute, zapatuan, maiatzaren 12an. Besteak beste, umeentzako jolasak, herri-bazkaria, irrintzi-txapelketa eta Drindotsen erromeria egongo dira, 11:00etatik aurrera.
Egitaraua:
Maiatzak 12, zapatua
V. Euskal Jaia
- 11:00 Txupina.
- 11:15 Aurreskua.
- 11:30 Umeentzako jolasak.
- 12:00 Talo-tailerra.
- 13:00 Poteoa, fanfarreagaz.
- 14:30 Bazkaria: Helduak: 20 euro / Umeak: 14 euro.
- 17:00 Irrintzi-txapelketa.
- 18:00 Herri-kirolak.
- 19:30 Umeentzako erromeria.
- 21:30 Erromeria: Drindots.