Ezbeharra 05:30ean izan da, Felipe del Rio kalean. Ertzaintza istripuaren zergatia ikertzen hasi da. Azaldu dutenez, istripuaren ondorioz gidaria autoan harrapatuta gelditu da. Suhiltzaileak lekura bertaratu egin dira eta behin hura askatuta, medikuek artatzen saiatu dira, baina alferrik; istripua jazo den lekuan bertan hil da.