Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketak finalistak dauzka. XVIII. edizio honetan, denera, 41 taldek parte hartu dute; 33 talde Pop-rock modalitatean eta 8 talde Metal modalitatean. Parte-hartzaileen artean, 23 talde Euskal Herrikoak dira, talde bakarra izan da “Leioako Udala” sari berezian parte hartzeko baldintzak betetzen zituena, eta gainontzeko 18ak beste komunitate ezberdinetakoak izan dira. "Euskara Zerbitzua" sari bereziari dagokionez, 10 taldek parte hartu ahal izan dute.
Aukeratutako talde horiek zuzeneko finaletara pasatuko dira. Finalak San Juan jaietako egitarauaren barruan egingo dira, antolatzaileek erabakitako data eta ordutegian. Talde finalistek 30 minutuz joko dute zuzenean, epaimahaikideen eta ikusleen aurrean.