Maskaradagaz hasiko dira Lamiakoko jaiak, bariku honetan

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 24a, 10:47

Txupina bota eta gutxira agertuko dira Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko, Lamiakon.

Sanjuanak heldu artean, jai-giroan murgiltzeko aukera edukiko dute leioaztarrek eta kanpotarrek, aste-akabu honetan; izan ere, Lamiakoko sanmaximoakaz hasi ohi da udako ospakizunen zorabioa, Leioan.

Hala, barikutik domekara, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da bertan: besteak beste, lapiko-txapelketa, mozorro-lehiaketa, bingoa eta goatekea egingo dituzte. Gauean, berriz, dantzaldiez disfrutatu ahal izango dute Lamiakora hurbiltzen direnek. Lehenengo egunean, ohiko legez, euskal mitologiako pertsonaiak bisitatuko dute auzoa, Lamiako Maskarada elkarteko lagunei esker; antzezkizuna arrastian eta gauean egingo dute.

Egitaraua

Maiatzak 25, barikua

  • 16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 17:30 Lamiako Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera, Putzegilearen biribilgunean.
  • 17:00 I. Argazkigintza-txapelketa.
  • 17:30 I. Balkoien Apainketa-txapelketa.
  • 18:00 Lamiako Maskaradaren bigarren zatia, txosnaren ondoan.
  • 20:30 Leioako Musika Banda: Classic wind band concert.
  • 21:30 Ogitartekoak, txosnan.
  • 22:30 Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia, eliza ondoan.
  • 00:00 Dantzaldia, Urrats taldeagaz. Atsedenaldian (02:00) irrintzi-txapelketa.

Maiatzak 26, zapatua

  • 08:00 Lamiakoko V. Lapiko-txapelketa.
  • 10:00 Txupinazoa.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak.
  • 12:00 Kalejira eta buruhandiak.
  • 13:00 Apar-festa, eskolako patioan.
  • 13:30 Igel-toka txapelketa.
  • 14:00 Lapikoen aurkezpena.
  • 16:30 Lapikoen sari-banaketa.
  • 17:30 Tiragoma-txapelketa.
  • 18:00 Dantza-erakustaldia, eliza ondoan.
  • 20:00 Txorizoa sagardotan.
  • 20:30 Mozorro-lehiaketa.
  • 22:30 Tolín transformista.
  • 23:30 Bingoa.
  • 00:00 Disko-dantzaldia, Galker taldeagaz. Atsedenaldian (02:00) bingoa.

Maiatzak 27, domeka

  • 10:00 Txupinazoa.
  • 11:00 Umeentzako gaztelu puzgarriak.
  • 11:00 Meza.
  • 13:00 Herri-kirolak.
  • 14:00 XV. Txapel-jaurtiketako txapelketa.
  • 17:30 Lamiakoko XIV. playback-lehiaketa.
  • 18:00 Goatekea, Sergio Ibargüenegaz.
  • 20:00 Sari-banaketa.
  • 21:00 Azken traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun