1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea. Harrezkero, maiatzaren 17a mugarri bilakatu da pertsona lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat. Egun bereziki esanguratsua da, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen dituzten eta haren aurkako bazterkeria borrokatzen duten ekimenen ikurra.
Ekainaren 28an mundu osoan ospatzen da Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen harrotasun eguna. Hasiera batean, Gay harrotasun eguna bezala ezagutu zen, baina pixkanaka, bestelako orientazio eta identitate sexualak hartu dira kontuan, horiek ere ikusgai izateko beharra eta berezko aldarrikapenak dituztelako.