Programa hori 2012, 2013, 2014 eta 2015. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, 09:00etatik 14:00etara. Informazioa gehiago eskuratzeko 946 072 576 telefonora deitu edo udalhezkuntza@leioa.net helbidera idatzi daiteke.
Udal-arduradunek azaldu dutenez, lanean dauden gurasoei lagundu gura dien programa da, "lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago". Bi helburu horiekaz antolatzen da udaro programa hori.
Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izango da. Jarduerak 9.00etatik 14.00etara garatuko dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Aurten, gainera, ordutegia luzatzeko aukera dago, umeak 14:00etatik 16:00etara bazkaltzen eta siesta egiten geratu ahal izango direlako. Zerbitzu horrek 64 euroko kostua izango du hilabetean.