Interesa daukatenek izena eman dezakete Leioako Udalaren Herritarrenganako Arreta Zerbitzuan. Eskakizunen egun eta orduaren ordenak zehaztuko du aparkalekuen esleipena.
Horiek eskuratu ahal izateko honelako baldintza hauek bete beharko dira: adinez gorakoa izatea; jarduteko gaitasuna edukitzea; Leioan erroldatuta egotea; eta zergak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta edukitzea.
Aparkalekuen prezioa 586,77 eurokoa da metro koadroko. Horrenbestez, merkeena 13.600 euro ingurukoa da, eta garestiena 25.600ekoa gutxi gorabehera. Ez da beharrezkoa behin-behineko bermerik aurkeztea, hasieran esan bazuten ere izena ematen zutenek 50 euro aurreratu beharko zituztela.