Zapatuan, berriz, herritarren parte-hartzea garrantzi handia edukiko du bertako jaietan: besteak beste, herri-krosa, tortilla-txapelketa, igel-toka, txapel-jaurtiketa eta mus-partidak egongo dira. Horrez gainera, Xaiborrek (19:30) eta DJ batek (23:00) dantzaldiak eskainiko dituzte. Ospakizunak domekan amaituko dira.
Egitaraua:
Ekainak 1, barikua
- 18:00 Pregoia eta txupinazoa.
- 18:30 Kuadrillen jaitsiera, Zaratamba batukadak girotuta.
- 19:45 Txikien motorren eta bizikleta geldien lasterketa.
- 19:45 Pintxo sorpresa, txosnan.
- 21:00 "Helduentzako" DJa.
- 23:00 DJ emanaldia.
- 03:00 Musika, txosnan.
Ekainak 2, zapatua
- 10:00 Txupinazoa eta krosean izen-ematea.
- 11:00 Herri-krosa.
- 11:30 Tortilla-lehiaketan izena ematea.
- 11:30 Umeentzako herri-kirolak.
- 12:00 Umeentzako txapel-jaurtiketa.
- 12:00 Igel-tokako eta bolo-txapelketak.
- 13:30 Tortillen aurkezpena.
- 16:00 Mus-txapelketaren izen-ematea.
- 16:30 Mus-txapelketa.
- 16:30 Tailerrak eta aurpegien margotzea.
- 16:30 Puxika-gerra.
- 17:30 Trialsing group.
- 19:00 Txorizoa denontzat, txosnan.
- 19:30 Xaibor.
- 21:30 Playback-a.
- 23:00 DJ emanaldia.
- 03:00 Musika, txosnan.
Ekainak 3, domeka
- 10:00 Txupinazo.
- 11:00 Talo-tailerra.
- 11:30 Petanka-lehiaketa eta txapel-jaurtiketa.
- 12:30 Euskal dantzak.
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 15:30 Tute-txapelketako izen-ematea.
- 16:00 Tute-txapelket.
- 17:00 Dantzatzeko musika, txosnan.
- 19:00 Sarien banaketa eta esker ematea.