Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko aukera dago Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 4a, 13:13

Betiko ikastolak antolatuta, "Borobilean" ikuskizuna aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek, bariku honetan, ekainaren 8an, Leioako Kandelazubieta kiroldegian. Saio bi egongo dira: daborduko agortuta daude 17:00etarako sarrerak; baina, 19:30erako erosteko aukera dago oraindino, Betikon (944 642 3 64). Sarrerak 8 euroan daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun