Talkaren ostean, kotxearen barruan harrapatuta gelditu da lehenengo ibilgailuaren gidaria. Suhiltzaileek atera behar izan dute; hala ere, hilda zegoela baino ezin izan dute baieztatu. Bigarren ibilgailuko gidaria zauritu egin da, eta Gurutzetako ospitalera eroan behar izan dute. Hori bai, ertzainek zainduta eroan dute, atxilotuta baitzegoen.