Programa hau 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Lanean dabiltzan gurasoei lagundu gura dien egitasmoa da, lana eta familia batera eroaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan. Helburu horiekaz antolatzen da udaro programa hau.
Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan egingo dute: jarduerak 09:00etatik 14:00etara izaten dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua dago.
Aurten, gainera, ordutegia luzatzeko aukera dago, umeak 14:00etatik 16:00etara bazkaltzen eta siesta egiten gera daitezkeelako. Horretarako, gurasoek termo batean eroan beharko dute bazkaria, eta umeak ezin izango dira hartu 15:45 baino lehenago. Zerbitzu honek 64 euroko kostua izango du hilabetean; zentro bakoitzean 15 umeko gutxieneko kopurua eskatzen da