Zaletasun eta adin guztientzako hamaika ekitaldi Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 14a, 18:42

San Juan bezperan akelarrea egingo dute txosnagunean. © MARITXU TEILAGORRI TXOSNA-BATZORDEA

Aste-akabu bateko jaiak nahikoak ez direnez, aste-akabu biz luzatuko dituzte ospakizunak. Hala, Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 15ean eta 16an, besteak beste.

Egitaraua:

Ekainak 15, barikua

  • 19:00 III. San Juan Goxua Esku-pilota eta Pala Txapelketa, udaletxeko frontoian.
  • 22:00 Aldats elektrotxaranga, Sakonetan.
  • 22:00 Pop-rock lehiaketako finalisten kontzertua, Ikea Barri plazan.

Ekainak 16, zapatua

  • 09:00 Arrantza-txapelketa, Lertutxe urtegian.
  • 10:00 Antzinako Eguna, Boulevarden. Sukalki-txapelketan izen-ematea. Antzinako Eguneko horma-irudia.
  • 11:00 Kirol-eskolen erakustaldia, Sakonetan.
  • 11:00 Padel-txapelketa, Torresolon.
  • 11:30 Euskal zumba, Boulevarden.
  • 13:00 Waterpolo-txapelketa, Sakonetan.
  • 13:00 Antzinako Eguneko jolasak, Boulevarden.
  • 15:00 Antzinako Eguneko bazkaria eta bingoa, Boulevarden.
  • 18:00 Irristaketa-erakustaldia, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 19:00 Dantza-poteo musikatua.
  • 23:00 Dantzaldia Oxabigaz, Ikea Barrin.

Ekainak 17, domeka

  • 10:00 "Sakoneta Biking". Boulevarden.
  • 10:00 Leioako Xake Topaketak, Euskal Etxeen plazan.
  • 12:00 Leioako Udalaren XVIII. Jota Txapelketa, Ikea Barri plazan.

Ekainak 21, eguena

  • 11:30 Hirugarren adinekoentzako dantzaldia, Ikea Barri plazan.
  • 19:00 Txupinazoa eta pregoia, Mari Pepa eta Arlotegaz, udaletxean. Kuadrillen jaitsiera Ikaztegiraino.
  • 19:30 Oihan Vega DJa, Ikaztegian.
  • 21:00 Txupina eta txosnen irekiera.
  • 21:30 Sahieski-jana, txosnagunean.
  • 23:00 The Dirty Socks taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23:00 Leioa Comedy Night bakarrizketak, Aldapa entzunaretoan.
  • 23:30 Dantzaldia Akerbeltz taldeagaz, Ikaztegian.
  • 00:00 Kuadrillen musika, txosnagunean.

Ekainak 22, barikua

  • 12:00 Umeen jolasak, Errekalde plazan.
  • 13:00 Bitsa-festa, Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Umeen jolasak, Errekalde plazan.
  • 18:00 Kuadrillen "Azeriaren ehiza" (txikiak) Pinosolon.
  • 18:00 Kuadrillen arteko "Azeriaren ehiza" (ertainak), Udondoko bulebarrean.
  • 19:00 Kuadrillen arteko "Azeriaren ehiza" (nagusiak), J.R. Aketxe plazan.
  • 19:00 "Sardiña bakalau" umeentzako ikuskizuna, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:30 Los Cinco Bilbainos, Ikea Barri plazan.
  • 20:00 Euskal Kirolaren Gala, Boulevarden.
  • 20:00 Kuadrillen arteko playback-ak, Kandelazubietan.
  • 21:00 Sardina-jana, txosnagunean.
  • 23:00 "The primitals" (Yllana), ikuskizuna, Aldapa entzunaretoan.
  • 23:30 Def con Dos taldea, txosnagunean.
  • 23:30 Semilla Negra eta Runaway taldeak, Ikaztegian.
  • 01:00 Guda Dantza taldea, txosnagunean.

Ekainak 23, zapatua

  • 10:00 Zoaz eskalatzera, Boulevardera.
  • 10:30 Kuadrillen arteko tortillen eta sandwichen sariketak, Boulevarden.
  • 10:30 Eskubaloi-partida, Sakonetan.
  • 11:00 Kuadrillen herri-kirolak, Bolevarden.
  • 12:00 Umeen ekintzak, Errekalde plazan.
  • 12:00 "Ikusi (Leioa) Makusi", Ikea Barrin.  Familien margo-tailerra.
  • 13:00 Bitsa-festa, Euskal Etxeen Plaza.
  • 14:00 Kuadrillen sokatira, Boulevarden.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria, Boulevarden.
  • 16:30 Eskalada irekia, Boulevarden.
  • 17:00 Umeen ekintzak, Errekalde plazan.
  • 17:30 Eskupilota-partidak, Sakonetan.
  • 18:00 San Juan gaueko akelarrearen entsegua, txosnagunean.
  • 19:00 "Trakamatraka" umeen ikuskizuna, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:00 Aldats txaranga, txosnagunean.
  • 19:30 Sonakay taldea, Ikea Barri plazan.
  • 21:00 Xabi Aburruzaga Trio eta Andoni Aresti Dantza Eskola, Aldapa entzunaretoan.
  • 22:30 Dantzaldia Trikiziogaz, txosnagunean.
  • 23:00 San Juan gaueko ikuskizuna, Hortzmuga taldeagaz, Boulevarden.
  • 23:45 San Juan sua, udaletxean.
  • 00:00 Akelarrea, txosnagunean.
  • 00:15 Txokolate-edana, J.R. Aketxe plazan.
  • 00:30 Freedonia taldea, Ikaztegian.
  • 01:00 Dantzaldia Trikiziogaz, txosnagunean.

Ekainak 24, domeka

  • 11:00 Meza, San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 12:00 Elizaurreko aurreskua, udaletxean.
  • 12:00 Umeen ekintzak, Errekalde plazan.
  • 12:00 Kuadrillen arteko sokatira-txapelketa (txikiak eta ertainak), Aldapa entzunaretoan.
  • 12:00 Kuadrillen arteko umeentzako ekintzak, Aldapa entzunaretoan.
  • 13:00 Bitsa-festa, Euskal Etxeen plazan.
  • 13:00 Bertsolariak, Boulevarden: Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jone Uria eta Paule Loizaga.
  • 13:30 Kuadrillen arteko erlojupeko igoera (txikiak eta ertainak), Aldapabarrenan.
  • 17:00 Umeentzako "Zirkozaurre" tailerra, Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Umeen ekintzak, Errekalde plazan.
  • 18:00 "Roklaunrola" umeentzako ikuskizuna, txosnagunean.
  • 18:00 Dantza-erakustaldia eta erromeria, Gure Ohiturak dantza-taldeagaz, Boulevarden.
  • 18:00 Koadrillen arteko slackline-a (nagusiak), Aldapa parkean.
  • 19:00 Umeentzako "Zirkozaurre" ikuskizuna, Euskal Etxeen plazan.
  • 19:30 Dantzaldia, Trío Maran taldeagaz, Ikea Barri plazan.
  • 19:30 Larrain Dantza, Boulevarden.
  • 19:30 Txokolate-edana, txosnagunean.
  • 20:00 Txistorrada, Boulevarden.
  • 21:00 Kuadrillen sari-banaketa, Boulevarden.
  • 22:30 Azken traka eta Jaien akabua, Boulevarden.

Egitaraua osorik ikusteko, sakatu hemen.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun