2016ko abendutik hartzekodunen konkurtsoan egon da Leioako Lamiako auzoan dagoen Vicrila beira-lantegia. Inbertitzaile berrien bila ibili, eta, horietako batzuek bizkarra eman ostean, Mivaricar taldeak erosi zuen enpresa, ekaina abiatzeagaz batera.
Atzo jakin zen Lamiakoko beirategiko zuzendaritza berriak 675.000 euroko inbertsioa egin duela ekoizpena hobetzeko, eta ekarpen horregaz lantegiaren proiektua berriz abiatzeko asmoa dute. Datorren ikasturtea amaitzen denerako ahalmen osoan jardun gura dute enpresako arduradunek.
2016ko abendutik hartzekodunen konkurtsoan egon da Leioako Lamiako auzoan dagoen Vicrila beira-lantegia. Inbertitzaile berrien bila ibili, eta, horietako batzuek bizkarra eman ostean, Mivaricar taldeak erosi zuen enpresa, ekaina abiatzeagaz batera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!