Maiatzaren 21ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, istripu larria gertatu zen: aldez aurretik, intzidentea eta istripua gertatutako emergentzia-irteerako ate batetik sartutako langile bat eskaileretatik behera erori eta kolpe larria jo zuen buruan. Horren ondorioz, konortea galdu zuen eta larrialdi-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eroan zuten; bertan eman du hilabete eta erdia, koman. Azkenean, ezbeharra heriotza bilakatu zen iragan bariku arrastian.
LAB sindikatuak gertatutakoa salatu zuen: aipatu eskailerek ez zutela aplikatzen zaien araudia betetzen eta beste zenbait irregulartasun salatu zituen. Gainera, ordutik pasatutako denbora osoan istripuaren inguruko informaziorik ez dutela jaso salatu du LABek; ez Osalanetik, ez Lan Ikuskaritzatik, ezta EHUko Zuzendaritzaren aldetik ere.
Zabaldutako komunikatuan, EHUn "unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea" deitoratu dute LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek. Horrexegatik, “langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzteetan eta kontzentrazioetan parte hartzera" dei egiten diete.