Aholkuen artean ondokoak agertzen dira: lagun edo auzoko bati esan, noizean behin, posta jaso eta leihoak irekitzeko, etxean norbait dagoela irudikatzeko; edo zorua eta ate nagusiaren artean tarterik ez dagoela egiaztatu lapurrek palankarik erabili ahal ez izateko. Horrez gainera, sare sozialetan etxetik kanpo gaudela argitaratzea ere ez dute gomendatzen.
Prebentzioa aldamioak dituzten etxeetan
Arreta berezia izan beharko dute fatxadan aldamioak instalatuta dituzten leioaztarrek. "Eraikinetan aldamioak instalatzen dituztenean, gaizkileek etxebizitzetara igotzeko aprobetxatzen dute, eta haietan harrapatzen dituzten baliozko objektuak lapurtu", zehaztu du Udaltzaingoak. Horrelakoak zailtzeko, hau proposatzen dute:
- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko leihoak eta pertsianak.
- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko eskaileretako leihoak.
- Erretiratu aldamioetatik ikus daitezkeen baliozko objektuak.
- Saiatu segurtasun-neurridun aldamioak instalatzen.
Lapurretak ez dira udan bakarrik gertatzen
Datuek diotenaren arabera, etxeetan gertatzen diren lapurreten %40 udan izaten dira, lapurrek aprobetxatzen baitute jabeak ez daudela erosoago ibiltzeko. Horrexegatik, Udalak ohartarazi gura izan ditu herritarrak, eta jarraibideen bitartez, halako gertaerak ekiditeko modu fidagarrienak erakutsi.
Hala ere, Udalak garbi utzi gura du lapurreta hauek ez direla bakarrik udan gertatzen, edozein arotan gerta daitezke. Hori dela-eta, egunero aintzat hartu beharreko aholku batzuk eman ditu:
- Ez utzi giltzak lanpasaren azpian edo ezkutatuta.
- Erantzun atezain automatikoari deitzen duten bakoitzean.
- Itxi beti giltzarekin etxetik irtetean.
- Deitu Udaltzaingoari gure ataritik zokomiran dabiltzan pertsona susmagarriak ikusiz gero.