Gorpu bat aurkitu dute Leioako eraikin bateko sutea amatatu ostean

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 13a, 13:47

Suhiltzaileak Inbisa eraikineko sutea amatatzen. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek pertsona baten gorpua aurkitu du Leioako Amaia Etorbideko 2. zenbakiko garaje batean, Inbisa eraikinean, bertan piztutako sutea amatatu ostean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz, Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, goizeko 11:20 inguruan piztu da sua, Inbisa eraikineko garajean; aparkatutako ibilgailuen artean aurkitu dute gorpua. 12:30erako amatatuta zegoen sua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun