Adierazpenak lantegira egindako bisita gidatuan egin zituen atzo, joan den maiatzaren amaieran Mivaricar sozietateak Leioako lantegia erosi eta bera hartzekodunen konkurtsotik atera zenetik aurreneko jendaurreko ekimenean, alegia. Konkurtso-egoeran zeroan enpresa 2016ko abendutik. Hala, Vicrila "Zainketa Intentsiboetako Unitatetik atera" dela azpimarratu zuen Bermejillok. Zuzendariak goraipatu egin zuen enpresako langileek egin duten ahalegina: "Vicrila irekita mantendu dute ia bi urte horiek". Gainera, nabarmendu zuenez, bezeroak konfiantza ere mantendu dute.
Inbertsioak
1890. urtean sortutako enpresak gaur egun 235 langile dauzka; gaur egun da Iberiar Penintsulako enpresa bakarretarikoa saltzen eta bakarra ekoizten dituena ostalaritzarako eta etxeetarako puztutzako eta prentsatutako beirazko edalontziak eta kopak.
Bermejillok aurreratu zuenez, inbertsioaren helburua da produktuak kanpoko merkatuan komertzializatzea. Horretarako, lantegiko ahalmena handitu, ekoizpen-baldintzak hobetu eta proiektu berriak sortuko dituzte, "etorkizuna horrek emango digulako". Proiektu horien artean, Bermejillok azpimarratu zituen bi: tenplaketa-linearen gainekoa eta dekoratzeko serigrafia-lineakoa.
Bestalde, Vicrilako arduradunak azaldu zuen ahalegin handiago egingo dutela kanpoko merkatuetan, bereziki AEBn eta Europan. Izan ere, iaz, Vicrilak 46 estatutan saldu zuen, hartzekodunen konkurtsoan egonda ere. Beraz, kanpoko merkatuan aukerak daudela uste du enpresako zuzendaritzak, "ondo eginez gero, azken hilabete eta erdian egiten hasi garena".
Dena den, Bermejillo ez du "begien bistatik galdu" gura etxeko merkatua dela "gaur egun Vicrilaren oinarria". Izan ere, Euskal Herrian eta Espainian Vicrilaren merkatu-kuota %30ekoa da.