Gura duen edonork hartu dezake parte lehiaketan, izan Leioakoa ala ez, eta gehienez hiru lan bidal ditzake parte-hartzaile bakoitzak, oinarrietan adierazitako arauei jarraituz. Edozein gai aukeratu daiteke, eta argazkiek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Azaroaren 2an amaituko da erretratuok bidaltzeko epea.
Hiru modalitate ipini dituzte lehiaketarako: kolorezko argazkia, zuri-beltzezkoak eta eskuko telefonoz egindakoak. Sariak, berriz, bost izango dira: 400na euro irabaziko dute kolorezko eta zuri-beltzezko onenek, baita hiru argazkiko multzo onenak ere. Herri-bozketan garaile suertatzen denarentzat eta leioaztar batek egindako onenarentzat 250 eurokoa izango da saria.
Azaroaren 30ean emango dituzte sariak, Kultur Leioan, 18:30etik aurrera. Bertako erakusketa-aretoan ipiniko dute jasotako lanen aukeraketa bat, azaroaren 8tik abenduaren 9ra, antolatzaileek egokitzat joz gero. Saritutako lanak Leioako Udalak gordeko ditu beretzat, eta gainerakoak egileei emango dizkiete atzera, erakusketa amaitu eta ondorengo 30 egunetan.