Irailaren 7ra arte egongo da epea zabalik Leioako artisautza-ikastaroetan aurretiaz izena emateko

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 28a, 11:10
© LEIOAKO UDALA

Kultur Leioako arte-, artisautza- eta sorkuntza-ikastaroetan izena emateko aurretiko epea zabaldu dute, irailaren 7ra arte. Leku-kopurua mugatuta dago eta, honenbestez, izena emandakoen kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da.

Interesa daukatenek Gaztelubideko HAZ bulegoan eta Kultur Leioan eman ahal izango dute izena, 09:00etatik 14:00etara. Izena emandakoen kopuruak ikastaroetako leku-kopuruak gaindituko balu, zozketaz erabakiko litzateke nork edukiko duen azkenik parte hartzeko aukera. Izen-ematearen hurrenkerak ez du lekurik ziurtatzen. Irailaren 10eko astean egingo litzateke zozketa, izen-zerrendagaz batera argitaratuko litzatekeen datan.

Honako ikastaroak eskainiko dituzten kurtso honetan:

  • Zur-lanketa
  • Zeramika
  • Pintura eta marrazketa
  • Eskulanak
  • Sormenezko gozogintza
  • Altzarien zaharberritzea
  • Ehoziri-lanak
  • Puntua eta kakorratz-lana
  • Kontaketa laburra
  • Jantzigintza
  • Musikoterapia
  • Argazkigintza digitala

Dokumentu honetan ikus daitezke ikastaroen prezioak eta ordutegiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun