Edozein gairen gaineko lanak egin daitezke, euskaraz edo gaztelaniaz, eta gehienez ere hamabost minutuko iraupenekoak. Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. DVD formatuan aurkeztu beharko dira, eta horregaz batera, izen-emate orria ere bai, Kultur Leioak oinarrietan adierazitako moduan.
Epaimahai batek erabakiko du zeintzuk diren saritutako lanak. Azaroaren 30ean egingo da sari-banaketa, Kultur Leioan, 18:30ean.
Sari bana emango zaie euskarazko bi lan onenei, lehenengoa 1.000 eurokoa eta bigarrena 700ekoa. Gaztelaniazkoen kasuan, ostera, irabazleak baino ez du saririk jasoko, 1.000 eurokoa. Herriko egileen artean lan onena egiten duenak 400 euro eroango ditu.
Saritutako lanak Leioako Udalak gordeko ditu beretzat, eta erakusteko eta kopiatzeko eskubidea edukiko du, Saririk jasotzen ez dutenak egileei itzuliko dizkiete epaia eman eta ondorengo 30 egunetan.