Ume-mailan parte hartu ahal izango dute DBHko 1. eta 2. ikasturtetako neskek; kimuetan, LHko 5. eta 6.ekoek; eta, azkenik, benjaminetan, LHko 3. eta 4. mailakoek. Entrenamenduak honako egunetan izango dira: umeak eta kimuak astelehenetan prestatuko dira, 17:45etik aurrera; benjaminek martitzenetan entrenatuko dira, ordu berean.