Udako jaiak 2018

Andra Mari jaiak bihar hasiko dira Ondizen

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 6a, 12:56

Emakumezkoen aurresku-txapelketa egiten dute Ondizen. © LEIOAKO UDALA

Irailaren 7tik 9ra arte Andra Mari jaiez gozatu ostean, irailaren 16an errepikapena egingo dute Leioako Ondiz auzoan.

Egitaraua:

Irailak 7, barikua

  • 18:00 Txupinazoa. Umeei begirako puzgarriak eta tailerrak.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 23:30 Erromeria eta mozorro-lehiaketa. 

Irailak 8, zapatua. Andra Mari Eguna.

  • 11:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luncha.
  • 18:00 Umeei begirako puzgarriak eta tailerrak.
  • 22:30 Kontzertua.
  • 23:30 Disko-erromeria.

Irailak 9, domeka. Andra Maritxu Eguna.

  • 09:30 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 11:00 Txistularien kalejira.
  • 18:00 Umeei begirako puzgarriak eta tailerrak.
  • 19:00 Ondizko XI. Emakumezkoen Aurresku-txapelketa eta Bizkaiko 58. Aurresku-txapelketa.

Irailak 16, domeka. Errepikapena.

  • 08:00 Txapelketa: bakailaoa bizkaitar erara. 52. edizioko lursailen zozketa.
  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 13:30 Bakailao-kazolen aurkezpena.
  • 16:00 Igel-tokako txapelketa eta kuartan-lehiaketa.
  • 18:00 Erromeria eta sari-banaketa.
  • 22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun