Leioako Udalak gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten. "Emakumeen aurkako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko zein moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza-eskubideen urraketa larri eta onartezina", adierazi dute agintari leioztarrek. Gaineratu dutenez, "tragedia horrek berriro dakarkigu gogora Udalak eta Leioako gizarte osoak daukan erantzukizuna, Leioan berdintasuna eraginkorra egiteko".
Manifestazioa Bilbon
Emakumeen Mundu Martxak Mbeugouren hilketa salatzeko manifestaziora deitu ditu gaur iluntzerako, Bilbon; 20:00etan hasiko da manifestazioa, Atxuriko Enkartazio plazatik.