Euskaraldia

Grafiti-tailerra egingo du bihar Leioako Euskaraldiak

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 28a, 15:24

Zapatu honetan, irailaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Euskaraldia Leioak grafiti-tailerra antolatu du, Barandiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza ikastegian. Partaidetza zabalik dago gustuko duen ororentzat.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldian izena emateko moduak eta lekuak zehaztu dituzte, Leioan.

Modurik arin eta errazena hauxe: www.euskaraldia.eus web-orrialdean. Bestela eskuorri eta kutxak daude herrian sakabanatuta. Honako leku hauetan eman ahal izango da izena: Mastitxu eta Lamia AEK euskaltegietan, Sakoneta Kiroldegian, Kultur Leioan, Gaztegunean, Pinueta kulturgunean (Maiatzaren Bata, 3) eta Lamiakoko, Pinuetako eta Ibaiondoko auzoei arreta ematen zaien Gaztelubideko udal-bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun