Udako jaiak 2018

Hasi dira Txopoetako jaiak

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 28a, 18:28

Hainbat lehiaketa gastronomiko izango da aste-akabuan. © TXOPOETAKO JAI BATZORDEA

Ohiturari jarraikiz, pregoia irakurrita eta suziria botata abiatu dituzte aurtengo Txopoetako festak. Domekako 21:30ak arte gozatzeko aukera izango da. Leioako auzoetako jaien amaiera ohi dakar Mikel Deunaren festak.

Jaietako egitaraua

Irailak 28, barikua

  • 18:00 Pregoia eta txupinazoa.
  • 18:15 Txorizo-dastatze herrikoia.
  • 18:30 Txikientzako tailerrak.
  • 18:30 VII. Poker-txapelketa.
  • 21:45 Bingo herrikoia.
  • 22:00 Talentu-txapelketa.
  • 23:30 Kontzertua: Willson eta Willsonetis, Fito y los Fitipaldis taldearen omenez.
  • 02:00 Bingo herrikoia.

Irailak 29, zapatua

  • 10:30 Diana.
  • 11:00 IV. Txop Chef Lehiaketa.
  • 11:00 Umeentzako jolasak.
  • 12:00 Azeri-ehiza umeentzat.
  • 13:00 Igel-tokako txapelketa.
  • 15:00 IV. Txop Chef Lehiaketa: platerak aurkeztea.
  • 16:30 IV. Txop Chef Lehiaketa: sari-banaketa.
  • 17:00 Txikientzako tailerrak.
  • 17:30 Tute-txapelketa.
  • 19:00 Leioako Musika Bandaren kontzertua: "Classic Wind Band".
  • 21:45 Bingo herrikoia.
  • 22:00 Umeentzako mozorro-txapelketa.
  • 23:30 Kontzertua: Hijos de tu iglesia, La Polla Records taldearen omenez.
  • 02:00 TxopoGP, motozikleta txikien lasterketa.

Irailak 30, domeka

  • 10:30 Diana.
  • 11:00 Mikel Deuna omentzeko meza.
  • 11:30 Txikientzako puzgarriak.
  • 13:00 Herri-mokadua.
  • 16:00 Mus-txapelketa.
  • 17:00 Tortilla-txapelketa: platerak aurkeztea.
  • 17:30 Euskal dantzen erakustaldia, Lamiakoko Txikiak taldeagaz.
  • 18:30 Herri-kirolak.
  • 20:30 Herri-txokolatada.
  • 21:00 Bingo herrikoi berezia.
  • 21:30 Jai amaierako petardo-sorta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun