Ikastaroan kontzentrazioa, koordinazioa, oreka, pertseberantzia eta konfiantza landuko dituzte hainbat aktibitateren bitartez: besteak beste, malabarrak, akrobaziak, antzerkia eta klown, globoflexia, dantza, aurpegi-margotzea eta jantzigintza egingo dituzte. Ikasturtea amaitzerakoan, Zirku Txiki ikuskizuna egingo dute.