Euskaraldia

Euskaraldiari buruzko informazioa banatuko dute bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 18a, 13:32
Hainbat lagun berbodromoan parte hartzen Leioan. © EUSKARALDIA LEIOA

Bariku honetan, urriaren 19an, Euskaraldiaren informazio-banaketa egingo dute eta ekimenean izena emateko aukera egongo da, Leioako Sakoneta kiroldegiko kubo metafisikoan; hitzordua 18:30etik 20:30era arte ipini dute. Musika eta jolasak ere egongo dira.

Bestalde, martitzenean, urriaren 23an, Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioa egingo dute Kultur Leioako prentsa-gelan, 19:00etatik 20:00etara arte. Izen-ematea leioaztarrak@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun