Leioa Auzoak kultura, sorkuntza eta arte eszenikoak udalerri horretako auzo denetara urreratzea helburu daukan udal-egitarau berria da.Ekimena Leioako Udalaren Kultura Sailean sortu zen luzaro segitu eta irauteko asmoz, adin guztietako herritarrei arte eszenikoak urte guztian beste agertoki batzuetan eskaintzeko, Leioak daborduko daukan kultura-programazio zabala ahaztu barik. Lehenengo saio biak joan den aste-akabuan egin zituzten, Toronbole familiaren laguntzagaz. Zapatuan, Pinuetako Dolores Inarruri plazan egin zuten magia, umorea eta antzezkia uztartzen dituen ikuskizuna. Domekan, berriz, Txorierriko Manuel de Irujo plazan egin zuten.
Hurrengo saioak
Turukutupa: "Rezikletas" ikuskizun ibiltaria.
- Azaroak 10, zapatua. Lamiako metro-geltokiko plaza. 13:00etan.
- Azaroak 11, domeka. Manuel de Irujo - Txorierri plaza. 13:00etan.
Dramagia: "Mister Blancoren misterioak" ikuskizuna.
- Azaroak 17, zapatua. San Bartolomeko kulturguneko patio.
- Azaroak 18, domeka. Pinuetako Dolores Ibarruri plaza.
Orduak: 12:00 - 12:45 - 13:30 - 14:15 – 15:00