Irteera urriaren 27an izango da, zapatuan, goizeko 07:30ak inguruan; horren bidez, domekan, urriaren 28an, 28. Mikologia Asteari amaiera emango dioten erakusketarako eta dastatzerako perretxikoak biltzeko.
Esan bezala, zenbait berbaldi, landa-ingurura egingo den irteera bat eta erakusketa handia dira aurten 25 urte betetzen dituen Zazpi elkarteak antolatuta, urriaren 24tik 28ra arte izango den Leioako Mikologia Astearen 28. edizioaren programazioko jarduera nagusiak. Sortu zenetik egoitza Sabino Arana kalearen atzealdean (60. zenbakian) duen elkarteak 25 urte daroatza zale denei aholkularitza ematen (astelehenetan eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era), zein perretxiko jan daitekeen eta zein ez jakiteko.