Txangoa 09:30ean hasiko da, Boulevardetik aterata. Udalerriko hiru ermitak batzeko ibilbideak 15 kilometro ditu. Ohi legez, izen-ematea egun berean egin beharko dute interesdunek, 09:00etatik 09:30era, irteera-puntuan. Amaitu ostean, 12:30ak aldera, txitxi-burruntzi izango da Boulevarden.
