Euskaraldia

Azaroaren 17an ere Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 30a, 11:21

Hainbat lagun berbodromoan parte hartzen Leioan. © EUSKARALDIA LEIOA

Ahobizi eta Belarriprest izango direnen hurrengo trebakuntza-saioa azaroaren 7an (eguaztena) egingo dute Kultur Leioako prentsa-aretoan, 19:00etatik 20:00etara arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gauza bera egingo dute azaroaren 17an (zapatua), 11:00etatik 12:00etara arte, Lamia AEK euskaltegian.

Izen-ematea leioaztarrak@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. SMS edo Whatsapp bidez ere egin daiteke 688 747 207 telefono-zenbakia erabiliz. Eman beharreko datuak dira izen-abizenak, Ahobizi ala Belarriprest zaren eta etorriko zaren data.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun