Isabel Vázquez dantzari eta koreografoaren eskutik datorkigun proiektu hau gizonen gaineko hausnarketa batetik jaiotzen da; batzuetan dibertigarria, besteetan burlatia, baina beti hunkigarria: zergatik kostatzen ote zaie gizonei horrenbeste euren emozioak erakustea? Dantza munduan hainbat sari jasotakoa da gainera: Escenarios 2017-18 eta Lorca Sariak (ikuskizun onena, koreografia onena eta interpreterik onena).