Hala, ikastetxeentzat eta interesa eduki lezakeen pertsona ororentzat bisita gidatuak eskainiko dituzte hiru hizkuntzatan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 12:00etara arte edo 08:00etatik 20:00etara arte.
"Ekitaldiaren helburua Leioako herriari eta bereziki ikasleei Nazio Batuen 2030 Agendako 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutaraztea da; horiei EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak bat gehitu du (+1), hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea, alegia", azaldu dute bertoko iturriek.
Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren erakusteko 17+1 ilustrazio aurkeztuko dira, bakoitza helburu bategaz lotuta. Lehenengo 17 ilustrazioak Euskal Herriko Unesco Etxearen mailegua dira; berariaz egindako lehiaketa baten bidez sortu ziren. Hamazortzigarrena Easo Politeknikoak BHI Usandizagako ikasleen arteko lehiaketa batean aukeratu zen.
Informazio gehiago: 946 072 576