Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko kondena ezarri dio Opus Deiko Gazteluetako ikastetxeko irakasle ohiari, sexu abusuen delitua jarraikortasunez urratu izana egotzita. Biktimaren familiako abokatuak jakinarazi duenez, ustezko erasoak 2008-09 eta 2009-10 ikasturteetan ikasleak hamabi eta hamahiru urte bitarte zituenean gauzatu ziren.
Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra edo 20 hilabeteko espetxealdiaren eskaera alternatiboa eskatu zuen akusatuarentzat, gertakarien momentuan zegoen legediaren ordez, Zigor Kodeak izan duen erreformaren arabera epaitzea erabakiko luketen kasuan.
Akusazio Partikularrak aldiz hamar urteko zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, nagusitasun eta konfiantza abusuen delituak gehituz gero, hamalau urtera arte luzatzeko aukerarekin. Defentsak bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu zuen.
Azkenean Bizkaiko Auzitegiak, Akusazio Partikularraren eskakizunetara gehien gerturatzen den erabakia hartu du.
Albiste hau Argiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu HIRUKAra.