Euskaraldia

EHUk ere bat egin du Euskaraldiagaz

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 23a, 12:50

Euskal Herriko Unibertsitatea ere Euskaraldiaren sustatzailea izango da. "Hizkuntzagaz dauzkagun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu gura ditugu", bertoko arduradunek adierazi dutenez.

Batetik, "Euskaditik kanpoko euskaldun berri bat babesean hartu Euskaraldian" izeneko jardueragaz bat egin dute. Etxepare Institutuagaz antolatutako ekimen honetan hizkuntza-bikoteak sortu gura dituzte, EHUko "babesle" bat kanpoko euskara ikasten dabilen bategaz. Bikote hauen artean euskaraz berba egingo dute Euskaraldian eta, zergatik ez, Euskaraldiaz haratago. Izena emateko inprimakia bete eta bidali beharra dago.

Leioako campuseko egitaraua

Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra arte

Arte Ederretako Fakultatetik urriaren 10ean zabaldu den ideia lehiaketan aukeratuko diren ekintzak (ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelakoak) garatuko dira.

Azaroak 27, martitzena

  • 09:15 Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, "Bideo-podcasta: erronketan oinarritutako ikaskuntza". Bideoen emanaldia.
  • 12:00 Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, bakarrizketa umoretsua. Barry Manley irlandarrak euskara ikasteko jarraitu duen bideari buruz hausnartzen du.

 

Azaroak 28, eguaztena

  • 10:30 Bilboko Hezkuntza Fakultatean, 3S01L gelan, Mintzanet egitasmoaren aurkezpena.
  • 12:00 Mikel Laboa plazan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien arkupetan, La Basu rap-kantariaren kontzertua.
  • 13:00 Zuzenbide Fakultateak antolatuta, Iñigo Urrutiaren berbaldia "Euskararen misterioa: lainoen azpitik eta sasien gainetik. Hizkuntza eskubideak EAEn". Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko batzar-aretoan (Rosetoian).

 

Azaroak 30, barikua

  • 12:30 Garai kafetegiak antolatuta, Bidean erromeriaren musika emanaldia, kafetegia ondoan, Mikel Laboa plazan.
  • Leioako Ostalaritza Eskolak Euskaraldiko Menua eskainiko du. Indaba gorriak odolosteagaz, aza-patatak, sukalkia, tripakiak bizkaitar saltsan, madariak ardotan eta gehiago!

Abenduak 3, astelehena

Euskararen Nazioarteko Eguna

  • 10:30 Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, Youtuber lehiaketa-sariak.
  • Garai kafetegiak antolatuta, txalaparta, trikitia eta pintxopotea.
  • 18:30 Bizkaia Aretoan, Mitxelena auditorioan, "Jainkoak ez dit barkatzen" filmaren proiekzioa eta mahai-ingurua.

 

Abenduak 4, martitzena

  • 10:30 Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Juliana Aretoan, ipuin-lehiaketaren sariak.

 

Abenduak 5, eguaztena

  • 10:00-15:00 Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, EHU-Irrati Maratoia. Zuzenean bost orduko irratsaioa internetetik streaming bidez (EHUtbn).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun