"Gure Leihoa" aldizkaria sortu du Leioako Ikasle Mugimenduak

Argia.eus 2018ko abe. 10a, 17:18

© LEIOTIK!

Ikasleei hitza ematea helburu duen aldizkari autogestionatua sortu dute EHUren Leioako campusean. Salgai dago jada.

Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboaren eta Leioako Ikasle Mugimenduaren izenean sortu da Gure Leihoa aldizkaria, eta jada lehen ale fisikoa eskuragarri dago. Hainbat mugimendutako ikasleei ahotsa ematea eta campus mailan zabaltzea du helburu. Lehen ale honetan hilabeteko ekintzen agenda, bertso-sortak eta iritzi testuak aurki daitezke, besteak beste.

Twitter bidez zabaldu dute astelehenaz geroztik salgai dela Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatearen atarian, euro baten truk. Beste zenbait lekutan ere eskuratu ahal izango da: GKZ-ko Gune Askean; Magisteritzako, Zientzietako eta Arte Ederretako Fakultatean; Bilboko Antepara tabernan eta Deustuko Herriko Tabernan.

Albiste hau Argiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu HIRUKAra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun