Leioako Udalak, Kultura Saila buru dela, antolatzen duen azoka milaka bisitari elkartzen ditu urtero; BBKren, Leioako Euskal Kirol Zaleen eta Euskal Sagardoaren laguntza du hitzordu honek.
Egitaraua
- 10:00 Azokari hasiera ematea.
- 11:00 Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza taldeagaz. Bulebarra.
- 11:00 Herri-kirolak. Lokotx biltzea – Txinga- eta zaku-erutea. Errekalde plaza.
- 11:30 Azokako bertso-jira. Errekalde plaza (11:30), J. R. Aketxe plaza (12:00), Bulebarra (12:30).
- 12:00 Herri-kirolak. Aizkolariak, harrijasotzaileak, trontzalariak, ingude-altxatzea eta lasto-altxatzea. Errekalde plaza.
- 12:00 Poneyak eta gurdi-paseoak. Errekalde plaza.
- 12:00 Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XIX. “Leioako Udala” Lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
- 12:00 Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun sagardoa dastatzea. J. R. Aketxe plaza. Laguntzailea: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
- 13:00 Azokan egongo diren behi- eta idi-arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
- 14:00 Gazta-lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari-banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
- 15:00 Azokaren amaiera.
Goiz osoan zehar:
- Abere erakustaldia: behiak eta idiak (Bulebarra) eta zaldiak, ahuntzak, ardiak (Errekalde plaza).
- Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta. Bulebarra, J. R. Aketxe plaza, Errekalde plaza.
- Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiekin.
- Umeentzako tailerrak. Usain-landareen tailerra. J. R. Aketxe plaza.
- Zure taldeko argazkirako txokoa. J. R. Aketxe plaza.
- Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.
Trafiko mozketak
Goizeko 07:00etatik arrsastiko 17:00etara arte, errepide hauek trafikorako moztuta egongo dira:
- Getxo-Bilbo noranzkoan, Sabino Arana eta Luis Bilbao Líbano Doktorea kaleen arteko tartean.
- Bilbo-Getxo noranzkoan, Iturribideko intersekzioa (noranzko aldaketa) eta Elexalde arteko tartea.
- Elexalde–Sarrienako igoera-jaitsiera tartea.
San Juan, Iturribide, Ikea, Jose Ramon Aketxe eta Errekalde auzoetako biztanleek Mendibiletik irten eta sartu behar izango dutea derrigorrez. Getxotik eta Bilbotik datozen ibilgailuak Avanzadako tuneletatik etorriko dira batez ere.
Edozelan ere, trafikorako moztuta egongo den gunea behar den legez seinaleztatuko da, eta Udaltzaingoak inguru horietatik gidatuko dutenei kontu bereziagaz ibiltzeko eskatzen die, bisitari asko egongo delako.