Presoen aldeko itxialdia egingo dute bihar Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultatean

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 11a, 17:24

Presoen aldeko ekimena, Leioako campusean. © PREST

Martxan daude presoen aldeko ikasle-asteak campus ezberdinetan. Hala, Leioako campuseko Presoen Sostengurako Taldeak (PREST) iragarri duenez, eguazten honetan, abenduaren 12an, itxialdia egingo dute Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultatean. Halaber, "Emakumeak eta kartzela" berbaldia bihar izan beharrean, eguenean izango dela jakinarazi dute.

Geratzen diren ekitaldiak

Abenduak 12, eguaztena

Itxialdia GKZn

  • 13:30 "Errepresioaren bilakaera" berbaldia, Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askean.
  • 19:00 "Ikasle-mugimenduarekin izandako lotura" berbaldia, Julen Mendizabal preso ohiagaz, Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askean.
  • 21:00 Bertsoafaria.

Abenduak 13, eguena

  • 11:30 "Preso eta iheslariak etxera!" kontzentrazioa, liburutegiaren aurrean.
  • 13:30 "Emakumea eta kartzela" berbaldia, Marina Sagastizabal mugimendu feministako kideagaz, Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askean.
  • 14:30 Bazkaria, Mikel Laboa plazan. Txartelak 7 euroan (Izena emateko: 682 365 922). Ondoren, mus-txapelketa.
  • Gauean, jaialdia Anteparan!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun