Bigarren taldean dauden tabernen, kafetegien, erretegien, txokoen eta gainerako gastronomia-elkarteen kasuan, goizaldeko 02:00ak arte ireki ahal izango dituzte ateak astegunetan, eta 03:30ak arte barikuetan, jaiegunetan eta jai-bezperetan. Hirugarren taldeko taberna bereziak, pubak edo diskotekak 03:30ak arte egon ahal izango dira zabalik astegunetan eta 05:00ak arte barikuetan, jaiegunetan eta jai-bezperetan.
Horregaz batera, Udalak denen laguntza eskatu du, Gabonetako jaiak ahalik eta ondoen joan daitezen.