Mari Carmen Urbieta alkateak poz handiz baloratu du erabakia: "Udalak berriro irabazi du epai hau" eta, azpimarratu duenez, "inolako kalte-ordainik edo konpentsaziorik ordaindu behar barik".
Joan den astelehenean jakinarazi zen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiaren 165/2015 epaia Leioako Udalaren aldekoa da, enpresek aurkeztu zuten helegitea atzera botaz; berariaz adierazten du Udalak hartutako ebazpena eta kontratua Udalarentzat 0 kostuagaz likidatzea zuzenbideagaz bat datozela.
Urte batzuk atzera
Gertakariek urte batzuk atzera garoatzate. 2016ko azaroaren 30eko Udaleko osokoak, Pinosoloko kirol gunearen obren kontratuaren behin behineko eta behin betiko esleipenak ofizioz berraztertzeko eta deuseztasuna adierazteko prozedurari hasiera ematea erabaki zuen. Horiek 2011ko urtarrilaren 30ean eta 2011ko otsailaren 11n egin ziren, hurrenez hurren.
2017ko ekainaren 20an, Udalak, osokoan ere bai, behin betiko onespena eman zion aipatutako akordioari, prozedura amaitu ostean. Modu Berean, Euskadiko Aholkularitza Batzorde Juridikoak gai horri buruzko txostena egin zuen, eta bertako kideen gehiengoz, Udalak hartutako erabakiaren alde agertzen zen.
Esleipena zeukan aldi baterako enpresen elkarteak Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegira jo zuen. Helegiteari erantzunez, prozesu osoa baliorik gabea zela adierazi zen eta, ondorioz, ez zen aurreikusten aipatutako aldi baterako enpresen elkartea konpentsatzerik edo kalte-ordaina ordaintzeko ezelako kopururik.