Sare sozialen bidez egindako jazarpen matxista bat salatu dute

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 15a, 10:26
@ SUTEA

Instagramen bidez egindako sexu-jazarpen baten aurka agertu da Sutea talde feminista. Sare sozial horretako erabiltzaile batek neska baten gaineko iruzkin matxistak egin zituen urtarrilaren 10ean, tinder.leioa kontuan.

Suteak salatutako iruzkinean, tinder.leioa kontuko erabiltzaile batek Leioako Kultur Etxean egondako neska anonimo bat aipatzen du, seguruenik oraindino 18 urte bete barik dauzkala esanez, eta "pero bueno, que si hay pelito no hay delito" gaineratuz. Hurrengo mezuan iruzkin matxista gehiago egiten da.

Feministek Facebook bidez salatu dute jazotakoa, eta pankarta bat ere ipini dute herrian, "Haya o no haya pelito tu acoso es delito" testuagaz.

Instagrameko tinder.leioa kontua itxita dago lerro hauek idazteko momentuan. Antzeko izena duen bakarra tinder_leioa da, oraingoz mezurik ez daukana. Oso litekeena da, honenbestez, kontuaren kudeatzaileek aurrekoa itxi eta beste izen batez berriro ireki izana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun