Leioa Txartela kalean dago daborduko

Kerman Santiago Alkorta 2019ko ots. 8a, 09:22

Leioa Txartela, “tokiko merkataritza fidelizatzeko” martxan jarri duela dio Udalak. Bazkide diren saltokietan baino ezin izango da erabili, eta ekimenak “abantaila ekonomikoak eta balio gehigarriak” ekarriko dituela diote udal-iturriek.

Gastu gehigarririk ez duen txartela da, eta bazkide diren saltokietan hiru hilabetez interes barik ordaintzeko aukera ematen du, “munduko edozein lekutan erabili daiteke”, dio Udalak. Leioako Merkatarien Elkartea, Caja Rural Navarra, eta zenbait establezimendu eta herritar dira ekimenaren bultzatzaile nagusiak.

“Leioa kalitatezko merkataritza, turismo eta aisia leku gisa sustatzea da helburua, tokiko merkataritzaren garapena indartuz”, adierazi du Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun