“2050ean litekeena da itsasoan arrainak baino plastikoa gailentzea”, dio obraren sinopsiak. Ur azpiko ikus-entzunezkoak aditzeko aukera egongo da, baita zuzeneko perkusiozko musika entzutekoa ere. “Bidaia liluragarria” proposatzen duela dio Musikatuk: “Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela, animatuko al zara urdin handia salbatzeko abenturan murgiltzera?”.
Euskaraz eta gazteleraz prestatu dute antzezlana, eta 50 minutuko iraupena du. 3,75 eta 5 euro bitarteko prezioa dute sarrerek.