Martxoaren 31ra arte bidali ahal izango dira XIX. Pop Rock Lehiaketarako lanak

Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 13:17

Leioako Udalak martxan ipini du Pop Rock Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa. Martxoaren 31ra arte jasoko dituzte parte-hartzaileen CD edo maketak, Aterpe Gaztegunean.

Lehiaketara aurkezten diren taldeetako kide bik, gutxienez, 14 eta 35 urte bitarteko adina izan beharko dute. Parte hartzeko, bost kantako CDa eta izena emateko orria bidali beharra dago Aterpe Gaztegunera (Aldapabarrena kalea, 2). Taldeko kideren bat adinez beherakoa den kasuetan, gurasoen baimena ere eman beharko dute.

Modalitate bi edukiko ditu lehiaketak: pop-rocka eta metala. Sail bakoitzeko irabazleak 1.200 euroko saria jasoko du, eta lehiaketaren irabazle nagusiarentzat, gainera, beste 400 euro egongo dira. Sarituak izango dira, era berean, gutxienez Leioako kide bi daukan talderik onena eta euskarazko kantarik onena, biak ala biak 600 eurogaz. 

Lotura honetan klik eginda deskarga daitezke izena emateko orria eta lehiaketaren oinarriak. Beste honetan, berriz, adinez beherakoen guraso edo tutoreek sinatzeko baimen-agiria.

Aterpe Gazteguneagaz harremanean jartzeko: 944 055 850, gazte@leioa.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun